Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Darwinismoaren lilurakeria liberalismo ekonomiko eta politikoan ez ezik, Marx eta Engels-en klase-borrokan ere nabarmentzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.
Orduan gure adimena lilurakeria denei irekia geratzen da eta ezin die bere onarpena ukatu hauen adierazpenei. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 121. orr.
Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriaz eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Gure esperientzia-adigaien interpretazio okerretik ezinbestean sortu behar den lilurakeria iruzurtia saihestearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.