Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugeak begietara tinko begiratzen dionean, akordua galduta bezala geratzen omen da txoria, lilurak erdiz erdi jota. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.
Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu, eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen. Elizen arteko biblia Jkd 4,12
Denak isilik geratu ziren Ulisesen kontakizuna entzunda; lilurak jota zeuden jauregiko itzalean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.
Georgierengana jiratu zen, hantxe baitzegoen mutikoa, lilurak jota. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.
Txori baten xaramelaren lilurapean gelditu zen monjearen elezaharrean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.
Amets baten, lilura baten, abentura baten ehizan abiatuak ziren gizonak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.
Itxaropen, kimera, lilura horren atzetik gabiltza. Izarrartean suaren lilura eta magia gozatzen. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.
Nahiago unearen lilura bizi, eta gero ahantzi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.
Amodioaren lilurak eztiagoak izan daitezke; baina nork ez daki halaber gutxiago irauten dutela? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.
Mendebaldeko zientzia modernoa filosofia helenikoaren lilura apurtzen eta alor intelektual berrietara sartzen hasi zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Deus ez izatearen lilura, ezta, Damian? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.
Lausotzen ari da Lularen lilura Brasilgo mugen artean. Berria - Mundua 2004-01-02
Atxikimendua eta lilura sor daitezen bere baitan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.
Orain uste dut egoeraren berezia izan zela halako lilura eragin zidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 146. orr.
Alabaina, bazeukan halako lilura bat idazleenganako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.
Izadiarekiko lilura eta irakurketaren plazera noiz eta nola uztartzen dituzu? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.
Baina, mugitu, eguzkia bakarrik mugitzen da, edo ilargia; baliteke, beraz, lilura hutsa izatea aurrera zoazelakoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.
Urteen amarauna osatzen doazen gau hauetako lilura ez da itzali oraindik bere baitan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.
Teknologia berriek eragiten diguten lilura guztizko horren oinarrian, nik uste, giza mixeria dago. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.
Guztira, hasierako lilura eta geroko iraupenaren artean, bi urte eta erdi gutxi gorabehera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 17. orr.
Baina lilura hark ez zidan luze iraun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.
Askatasuna ez da lilura baino, geure buruari helburuak jartzeak ez du zentzurik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.
Lilura horietan murgildurik, nire patua, etsaiak atzetik dabilzkion gizonaren paradero tristea, ahaztu egin nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
Haiek ere hantxe baitzeuden Sutximistari liluraz begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.
Garai hartan, zorionezko eta lilurazko aldi bat bizi izan nuen berriro. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.
Lilura izpi batez bustitako denbora bat eman genuen elkarrekin. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 109. orr.
Beste lilura-gairen bat bilatu beharra, aurrekoa putzuan datzan bitartean. Berria - Kultura 2004-09-03
Argia erruz sartzen zen leihotik eta horrek biziagotzen horren guztiaren lilura itxura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.
Ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.
eragindako lilura (6); halako lilura bat (3); hasierako lilura (3); lilura betean (3); lilura bitxi (4); lilura bitxi batek (3); lilura hutsa (8); lilura itzali (3); lilura sortu (3); lilura sortzen (3)
lilurak jota (4)
lilurak jota (4)