Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lilikatu izond loreztatua.
Bai, segurki hura baitzen, sekulan baino panpinagoa, ixter erditan gelditzen zitzaion zaia motz lilikatu batekin! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.
Atorra lilikatu eta beste jantzi modernoek, zer atsegina ez zioten ematen! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.
Ondoan zeukatela ohakoa, dena mihise lilikatu, farfaileria eta xingola. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.