Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lila 1 izond kolore more argia duena.

Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.

Lore arroxak zituèn jertse lila harekin ikusi ninduenean, [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 42. orr.

Eta lilak ziren oinetako mokasinak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Emakumea falta azpimarra lilapean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

2 iz lila kolorea.

Horizontean zeutzan hodeiek lilatik grisera egin zuten. Ilunabarrak aurrera egiten zuen, eta zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

Ilargia lila-kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

3 olibondoaren familiako zuhaixka apaingarria, multzoetan bilduriko lore zuriak edo moreak eta oso lurrintsuak, ematen dituena (Syringa vulgaris). ik amañilili.

Lila batzuk bildu eta ibaira jaurti nituen, hori da egunsenti hartaz gogoratzen dudan bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Croix-Luizeteko azokan lilak, mihura, gorostia saltzen zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 39. orr.

Zitoria, lila, azuzena, itsas lilipa... eta batez ere lirioa edo ostargia (zeruko argia).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

-Lila-ur apur bat, kapitain?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

4 lila-kolore izond lila kolorekoa.

Ilargia lila-kolore...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

5 lila-koloreko izlag lila-kolorea.

Harryk salto handi bat egin zuen eta lila-koloreko orban handi bat egin zuen Veronica Smethleyren kale-izenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Alkandora estanpatu bat zeraman urre eta lila koloreko sagarrak zituena hondo beltzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Jantziak, jade-berdeak, lila-koloreko, urdin ilunak.. presaka tolestuta zeuden haietako batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jertse lila (3); lila koloreko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus