Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pariek herritik kanpora bizi behar omen dute, goiko klaseko giro espirituala likits ez dezaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 57. orr.
Gorputzak inor eta deus ere likits ez dezan, dorre garaietan ipintzen dituzte, saiek jan ditzaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 187. orr.
Hatzak likistuta dauzkat haien lerde zikinaz. odol asko galdu ez nuen arren, alkandora bustita eta likistuta sentitzeak zorabio moduko bat eragiten zidan. beheko uharrien artean nahi izan genituen gure atzamar azukrez likistuak garbitu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.
Kedarrez likisturiko gizonaren tximiniarena. Traidorea nor den ongi dakite: armada frantsesaren izena likisten duen nornahi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 53. orr.
Baina, baina, nire beloa likisten ari zara, Cassie. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.
Harrapatua sentitzen nintzen, likistua, baina ez nuen oraindik galdu garbitasunaren eta zintzotasunaren zentzua. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.
Baina halakoak gara: badakigu ezen lohitzen eta likisten garela, noiz eta egin beharrekoa egiten ez baitugu, baina, halarik ere [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.
Kontzientzia garbitu bezain fite likisten ninduena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.