Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suge baten erdi biak burdinaz zati-zati egiteari ematen badiozu, zati moztu berriak bihurtzen eta lurra zornez likintzen ikusiko duzu, eta aurre partea atzeari heltzera itzultzen, haginkada sutsu batez zauriaren mina kentzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.
Segi egin nuen, beraz, are indar handiagoz, amaiera hurbilari igarriz, eta hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura, biziaren iturritzat goretsi ohi duguna, neure bizian lehenengoz ikusten nuena Ipurdi ikaragarri haietara hurbildu nintzen eta gorri-gorri jarri arte astindu nituen; gero haurrendako olio-frasko bat hartu eta arrakala blaitu nion; ondo likindu nionean, mirarik gabe hondoratu nion dardaragailua begi beltzean, pilari eman eta zalapartaka hasi zen; haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.
Begira nola likindu dudan alu hau! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.