Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku likinak igurtzi zituen Markoxek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Izerdi likina sumatu zion kopetan eta ezpain gainean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.
Kopetatik pasa zuen eskua izerdi likina lehortzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Banekielako edozein unetan haren zakil lodiak eztanda egin eta nire eztarrian behera tiro likinak botako zituela. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 59. orr.
Nekearen zama rsentitzen du soin-adarretan, igurtziaren gorria izter lodi bien barnealdean, hautsaren lakarra eztarri lehortuan, izendiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Horrelakoetan, musu likinak ematen dizkit. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.
Neskaren aienerik gabe, Ferminek haren sabelaldean hazia isuri eta eskuetan behera erori zitzaion likina ahora eraman zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 9. orr.
Mihia zintzilik likina ezpainetan begiak urten beharrez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.
izerdi likina (5)