Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gobernuek, 1929ko hutsegiteen oroitzapenarekin beldurtuta, masiboki sustatu zuten likidotasuna, arazoak zituzten eragileen birfinantzaketa errazteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Petrolioaren lehen krisiaren ondoren eurodolarren merkatuaren likidotasuna oso handia bazen ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua, eta krisia berehala zabal daiteke sistema osora, baldin agintari publikoek ez badute gordailuen likidotasuna bermatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Kontua da ezkon urte honetan salerosketa bolumenaren marka berria izan dela eta likidotasun maila egokia erakutsi duela gure burtsak, urtean 490.000 milioi euroren akzioak mugitzeraino. Berria - Ekonomia 2004-01-02