Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

likido (orobat likidu g.er.) 1 izond gai edo gorputzez mintzatuz, daukan ontziaren formara egokitzen dena eta presioak tamainari eragiten ez diona. ik isurkari.

Soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Erregai solidoaren lekuan, erregai likido edo gaseosoak erabiliko balira, urtero 9.000 haur gutxiago hilko lirateke. Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema ez ezik, gorputzaren berotze-sistema [...] eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Materialtasun likido zabal hori estrainioa zaigulako, bitxia, osin beltza delako egiazki itsasoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Ur likido gutxi duten hodeietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

Gas likidoa erabiltzen duten instalazioen ekoizpena.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Merkatuko lurra lohi likidozko itsaso bihurtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Titan ilargian hidrokarburo likidoa egon daitekeela esan zuten atzo misioa zuzentzen ari diren zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Nafta likidoa botatzen dute itsasora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Haren balioa goratzeko, urre likido guztia trukatu zuen paper horren aldera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

Azido likido bat da, korrosiboa, eta ez da lurrintzen.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Beruna likido bihurtua zenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 210. orr.

Egoera likidoan behar zuten molekulok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

2 diruaz mintzatuz, besterik erabil edo xahu daitekeena.

EBZko buruak zehazki aipatu zuen M3 aldagaia asko handitu dela, hau da, diru likido asko dabilela, eta arriskutsu deritzo.  Berria - Harian   2005-12-02

3 iz daukan ontziaren formara egokitzen den eta presioak tamainari eragiten ez dion gaia edo gorputza.

Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun. Likido batean presio-aldaketak eraginez gero, gas edo lurrun-burbuilak era daitezke.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Barne-belarria [...] likidoz eta ehun bigunez osaturik dago, gorputzaren atal gehienak bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Likido horrek fluido interstiziala eratzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Proba horretan adituek amaren amnioseko likidoa aztertzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Ez daki onik egingo dion hainbeste likido hartzeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 74. orr.

Likido bat araztu nahi izanez gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Likidoa lurrun bihurtzeko, energia askotxo behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Artigasko zabortegiko lixibatuak tratatzeko plantan, 350.000 metro kubo likido tratatu ahal izango dira urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Belauna izugarri puztu zitzaion eta sei xiringakada likido atera behar izan zizkioten.  Berria - Kirola   2004-12-31

4 (izenondoekin)

Zirkulazioko odola [...] likido gazi bat da, bizitzaren sorburu izan zen itsaso hartako uraren oso antzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Odol-plasmaren oso antzeko likido urtsu bat da likido sinobiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Eskua zauri zaharrera eraman eta likido itsaskor batez blaituta atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

Johnny odola galtzen ari zen: han zekusan likido zikin bat asfaltoaren gainean; gari soro haietan ibiltzen ziren traktore zaharren batek galdutako olioa edo izan behar zuen, hura ezin zuen bere gorputzarekin lotu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Likido galtze hau berreskuratu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

Likido falta horrek ondorio larriak izan ditzake zaharren osasunean, funtsezkoa baita sistema kardiobaskularrarentzat.  Berria - Harian   2005-06-18

6 kontsonanteez mintzatuz, urkaria.

Argi dago, multzo horiek herskari batez osatuak daudela, batzuetan aurretik eta besteetan atzetik likido bat edo sudurkari bat dutelarik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Praktikan 2, 3, 4 irekierako fonemak (sudurkariak, likidoak, erdibokalak) dira rol bat edo bestea jokatzen dutenak, beren ingurukoen eta beren artikulazioaren izaeraren arabera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

likido amniotikoaren (3); likido asko (4); likido beltza (3); likido gorri batekin (3); likido sinobiala (4); likido sinobialak (3); ur likido (3)

gas likidoa (3); ur likidoa (4)

egoera likidoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus