Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urak harria zipriztintzen du, aspalditik bilduak dituen goroldioak eta likenak bustitzen ditu, eta, orduan, suspertu egiten da ibaiaren esentzia. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 49. orr.
Belus gorriko armiarma ttipiak likenean lasterka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Napumoceno jauna gatza, ahuntz larruak eta tindatzeko likena esportatzen hasi zela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.
Badago igel erraldoi bat muino goi baten tontorrean kokoriko, likenek tanta hori eta zurbilez jaspeztatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.
Horma zahar hori pixka bat txukundu eta, goroldioak eta likenak pixka bat kendu eta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.
Murrua gorrixka da, likenak jana. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Likenak bere lore sagar-berdea itsatsi zuen metalean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.
Eraldaketa haietatik lehenbiziko egitura organiko konplexuak loratu ziren; ondoren liken, alga eta belarren klorofilari esker -bakterioak kloroplastoan kokatuak izaki, bizitza garatzeko "heziak"- fotosintesia garatuz joan zen, oxigeno geruza sortuz. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.
tindatzeko liken (6)