Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

likatsu (orobat liskatsu g.er.) 1 izond itsaskorra, eranskorra. ik lirdingatsu.

Ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

Zoruan itsatsita zegoen goma likatsu bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Alkandora kendu eta titiak miazkatu nizkion, esperma likatsua bere titiburuen inguruan zabalduz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Ez nuen alde egiteko kemenik, ez nekien nola libratu amaraun likatsu hartatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela; baina liskatsua eta ondo beratua dagonean, burdinaren inguruan lekeda bezala itsatsita geratuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Emakume busti likatsuak katuka joan ziren lehorrera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.

2 likaz betea.

Komunetatik har luze likatsuak irteten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

3 (erkaketetan)

Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

4 irud/hed

Begiratu likatsua bota dit, susara dagoen behiarena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Eta isiltasun hura likatsua iruditu zitzaion Matiasi, laranja-ura bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.

Eguzki likatsu hura...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Gero, ilargia, ilargi likatsua, baina izarrik ageri ez, egurats gandutsuegi hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Egurats likatsua...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

5 (adizlagun edo predikatu gisa)

Bonboiak txiki-txiki eginda azaldu ziren mutilaren azpian: likatsu ateratzen ziren kutxatik, tirriki-tarraka Jaioberri bat herrestan dabil, likatsu, ez baitute miazkatu. Likatsu neukan azala eta nahikoa lehorturik begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Pikea baino likatsuago sentitzen nuen ahoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus