Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lijer (orobat lijero) 1 izond arina.
Baratx baina arin ekin zion irakurketari, ibiltzerakoan ere erakusten zuen liraintasuna oroitarazi zidan hots-erritmo lijer halako batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
· Soprano liriko lijeroaren tinbrea dauka. Berria - Kultura 2004-02-01
2 (adizlagun gisa)
"Hik hirea; eta hi, lijero barrura," esan eta, barrura egin zuen Iñakik. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.
-Zentzuzkoa da, jakina -esan zuen Norak, arrazoiak argi ez zezakeen eremu batean ibiltzeko aukera hura olatuetako bitsa bezain lijer desegin zitzaiola etsirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.