Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ligero iz ligeta-euskekoa. ik ligako.
Emakume batzuek aski dute ligero bat jaztea Mata Hari direla sinesteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 189. orr.
Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.
Belaun bat jaso eta ligeroko tiranteak askatu zituen eta galtzerdi beltza kenduz joan zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.