Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
libururatu, liburura(tu), libururatzen da/du ad liburu formatora eraman.
Liburu honetan ageri diren gehientsuenak, esaterako, New York Review of Books aldizkari ezagunean agertu ziren libururatu baino lehen. Berria - Kultura 2004-02-18
Jenioaz, ordea, «nahikoa» idatzi da eta Jorge Oteiza gizona libururatu nahi izan du Salisek. Berria - Kultura 2004-01-08
Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten elementuak ere, neurri handiago edo apalago batean, bideratu nahi den mezuarekin nahasian agertzen zaizkigu, hasi azalaren argazkiarekin eta ehundura ezberdineko materialak libururatzearekin buka. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 15. orr.