Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
libretatxo iz libreta txikia.
Libretatxoa atera nuen lehenik, igandeko emaitzak eta serventesioak eta epitafioak apuntatzen nituen huraxe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.
Lucyk, eskupoltsatik atera zuen libretatxoari orria erauzi ondoren, aitaren etxeko helbidea eta telefono zenbakia idatzi zizkion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Nire atzetik lau babalore zetozean, auto baten barruan, nor bere libretatxoarekin, pasatzen nintzen kale bakoitzeko leihoetara begira: zenbat argi piztu eta zenbat jende esnatzen nuen zenbatu behar zitean, pentsa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.