Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak poltsatik bolaluma eta libreta ñimiño bat atera eta zerbait zirriborratu zuen gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.
Libreta atera eta apunteak hartzen hasi da. Oharrez, txostenez, hitzorduz betetako libreta bat harrapatu dizute, eta horrekin zaude batez ere kezkatuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.
Libretan jasotako oharrek ematen dizute kezkarik handiena. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.
Traje zimurtuko jaka zimurtutik libreta bat atera eta zerbait idatzi zuen lehen orrialdean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.
Kutxa barren-barreneko karpeta eta uztaiez bildutako libreta bat, kutxa barruko albo batean zegoena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.
Libreta alfabetiko batean apuntatu nituen topatu ahala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.
Horri buruz ere familia bakotxak lau ageri fornitu behar ditu adibidez: bizilekuarena, 2003ko zergena, familiako libreta, eta kirolaren egiteko gaitasuna. Herria 2005-06-30
Historia handian ontsa kokatü nahi dü, probarik hoberena delarik libretaren arrakasta, püblikoaren erdiak erosten beitü: bikote hanitx badela kontütan hartürik, haboroxeak libretaz baliatzen dira. Herria 2002-09-26
Kontu-jaberen batek libreta ez baldin bazeukan eta saldoa eskatzen bazuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.
Libreta hartu nion, kopuruaren sarrera egin, 10$-ekoa han utzi nion, etortzen zenean bere gainerako diruarekin batera jar zezan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 23. orr.
Gaur hor etorri zait, libreta bat berak eguneratuko zuela eginez. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.
Libreta hartu eta sarrera-agiri bat egin nuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.
-Aurrezki libretak dituzten bezeroak alde honetan mesedez, libretak eskuan harturik. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.
· Posta-kutxako libreta. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 17. orr.
Banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Kutxazain batek zenbaki batzuk eransten zituen nire aurrezki libretan, eta horrek diruz hornituta nengoela adierazten zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
-Aurrezki libretak dituzten bezeroak alde honetan mesedez, libretak eskuan harturik. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.
libreta berria (3); libreta hartu (3); libreta horiko poemak (10); pako aristiren libreta (5)
aurrezki libretan (3); libretan ageri (3)