Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Libreki bizitzeko borondatearen gustua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 286. orr.
-Herriak libreki hautatu dituen nazio ordezkariak deabruak deitzen dituzu? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Euskal gizarteak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea. Berria - Harian 2005-01-13
Nehor ez zen libreki mintzo. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.
Bere irudipen, oroitzapen eta ideiak libreki mugitzen uzten dituen ikusle soilaren ikuspegitik.Lurraldea berriz, libreki onarturiko presondegia bezalatsu du. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.
Egun batean emakumeek libreki abortatzeko eskubidea izango zutela. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.
Lan intelektualak libreki eskuratzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Berria - Gaiak 2004-12-09
Pantallak familia nuklearra munduarekin konektatzeko daude; libreki, liberalki eta luzezabalki informatzeko eta hezteko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.
Hala, haurrak uste du libreki guraritzen duela esnea, mutil haserretuak orobat uste du libreki nahi duela mendekua, eta herabeak libreki nahi duela ihesa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.
etorkizuna libreki erabaki (4); libreki adierazteko (3); libreki erabaki (4); libreki erabakitzeko (3); libreki eta demokratikoki (3); libreki hautatu (4); libreki ibiltzeko (3)