Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
librea iz zerbitzarien galako uniformea, lebita eta bereizgarriak dituena.
Soinean librea militarra eta eskuan fardel txiki bat zeraman mutiko bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Ezkaratzean, hondar koloreko librea horiz jantzitako bi lekaio, hedeak eta botoiak zilar huts, beren sillatik jaiki ziren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.
Oso gustu onez janzten ziren, eta, garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena, atzealdean lekaioa zeramatela, zanbuluka, urrezko galoiekiko libreaz jantzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.