Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Daniel, errugabe izateagatik, libratu egin zen lehoien haginetatik. Elizen arteko biblia 1 M 2,60
Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Elizen arteko biblia 1 Kro 11,19
Garbi ageri zen zerbitzutik libratu izanaren kausa ere: gerran herrendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Jainkoaren zerbitzari Frantziskori esker itsasoko arriskuetatik libratu zirela ikusirik, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Hiri guztietan ari da suntsitzailea, ez da bat ere libratzen. Elizen arteko biblia Jr 48,8
Limosna egiten zuelako libratu zen Ahikar Nadabek hil nahian jarri zion tranpatik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.
Ez nintzela, alajaina, obispo gogaikarri hartaz libratuko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.
Birjintasuna behin baizik ez da galtzen, nik aukera nuen orain hartaz libratzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.
Ozta-ozta libratu nintzen blaitu gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Ni libratu ezinik nengoen haren sedukzioaren saretik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Bere zama beldurgarritik libratu ondoren, abiadan joango zen hiltzailea hirira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.
Xabi da moda horretatik libratu den bakarra. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.
Kurt onik libratu bada, konpontxo egin duelako faxistekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 200. orr.
-Ederretik libratu gara! -esan zuen atezainak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Zeuen Jainkoak libratuko zaituztela nire eskuetan erortzetik. Elizen arteko biblia 2 Kro 32,14
Emakume errugabe bat libratu zuela bere senarrak azpikeriaz prestatutako heriotza injustu batetik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.
Burdin bidetako enplegatu batek erran zigun Erroma libratua zela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.
Dachau libratu zenetik hamabosgarren urtean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.
Kontzentrazio zelaia libratu eta hogoi egun berantago gure ametsgaiztoko lekuak ez ditugu oraino utziak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Kanpalekua libratua zen, baina ez presoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.
Libratu nindutenean, ikatz-saltzaile batengana joan nintzen lanera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.
Lila arrastatu zuten, baina handik laster libratu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.
Grezia tiraniatik libratu gura zuen idealista bat. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.
Edo denak urkatuko gintuztela, edo denak libratuko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.
Bitxiki, hiru egunen buruan, Hutx libratu zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
Gudari bat ari zitzaion orkatila zepotik libratu nahian. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.
Lokartu aurretik, maindire azpian eztultxo batzuk egin ditu, eztarria libratzearren. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.
Bi sarrailak libratu zituen eta berriz barrendik giltzatu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
Hodeiak gero eta beltzagoak ziren, puztuta zeuden, barrukoa libratzeko gogoz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.
Taberna batean leku bat libratu zela jakinarazi zion, haren partez aski zuela bihar berean presentatzea gehituz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.
Orduantxe beste mahai bat libratu zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.
Bitartean, bi neskek mahai libratu berri bat hartu zuten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 196. orr.
· Nik, ordea, ez nuen filosofia libratzea beste liberaziorik behar, eta euskara ematen jarraitu nahi nuela adierazi nien Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.
Idorreria, esaterako, hesteak libratu ezina alegia, txarra da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.
Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Barruak libratzeko makurtu, kuxkurtu, kuxkuldu edo eseri egiten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Libratu horietarik bat beneditanoa zen, ez dakit zein komentukoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.
Libratzaile ala libratuek beren kezkak eta griñak ez dituzte ahanztekoak halere. Herria 2003-04-17
Libratuetarik 210 islamistak dira, 210 Fatakoak Herria 2003-07-31
Kaka egingo dugula, alegia, eta barkatu gaizki esana, baina hau da hau libratua hartu dudana! Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.
jainkoak libra (9); jainkoak libra gaitzala (3); jainkoak libra nazala (5)
atzaparretatik libratu (5); besarkadatik libratu (3); ederretik libratu (7); erabat libratu (4); eskuetatik libratu (12); etsaiengandik libratu (3); gaitz guztietatik libratu (3); haien eskuetatik libratu (4); heriotzatik libratu (5); jainkoek libratu (3); libratu berri (4); libratu ezinik (5); libratu gabe (4); menpetik libratu (3); onik libratu (3); ozta ozta libratu (4)
baldintzapean libratua (6); bidart baldintzapean libratua (3); lehen libratua izan (3)
erraz libratuko (4); heriotzatik libratuko (3); jaunak libratuko (6)
hartaz libratzea (3); libratzea eskatuz (3); libratzea eskatzeko (3); libratzea lortu (5)
erasotik libratzeko (3); libratzeko laguntza (3)