Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
librarazi, libraraz, librarazten du ad libratzera behartu, askarazi.
Elizako batzorde bat da Bogotako gobernua eta ELN-ko arduradunen artean bitartekari lanetan ari, bahituak librarazteko. Zerbaiten egitera entseatu dela erran daut, bainan ez duela deus ardietsi; funtsean libraraztea ardiets balezate ere, ez omen luke Baionako suprefetak Etxaluz eskola libroetan irakasle ikusi nahi. Herria 2003-11-27
Ez zuen biziki ongi ulertzen zergatik adiskidea hainbeste tematzen zen serora bat espetxetik librarazi beharrez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.