Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
libidinoso (orobat libidinos g.er.) 1 izond lizuna, haragikoia. (pertsonak)
Fraide lizun eta libidinoso bat dirudizu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.
Ttotte ez zela gizon libidinos ustel horietarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.
2 (bestelakoak) lizuna.
Caterpilar anderea irribarretsu hurbildu zitzaidan, haren mihi gorria nire belarri bateko gingiletik beste belarrikora dantzatuz, halako joko libidinoso batean, titi lerden, titi-puztu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.
Beldur da ez ote duen emakumearen ahalkea irainduko baldin eta, begien aurrean, ikuskizun libidinoso hori, ohea, jartzen badio. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.