Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onena bezalaxe Lizarriturrik "armada liberatzaileari" egindako oparia zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Nire Kloruro Demonioa, maitasun zoriontsu baten eta liburu liberatzaile baten biki hori. Heriotzaren eguneroko presentziak gaizkoaturiko eta aldi berean errusiar liberatzaileen hurbilketak aztoraturiko giro batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Ailegatu bezala, gure liberatzaileak harrapaka lotu zitzaizkien gazteluko bizigarri murritzei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Alde horretatik, disko hau grabatzea liberatzailea izan da, hiru akorde eta hitzekin mundu bat sorrarazten dutelako doinuek. Berria - Kultura 2006-04-20
Guztiz diferentea da bien planteamendua, honako hau askoz mistiko, poetiko eta liberatzaileagoa delako soto barrukoa baino. Berria - Kultura 2004-10-05