Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

liberal 1 izond politika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa dena. (pertsonak)

Mendebaldeko politikari liberal, sozialista eta demokrata guztiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Ekonomilari liberal askoren ustez, estatuaren parte-hartzearen ondorioz sortzen dira ekonomiek izaten dituzten arazo gehienak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Segoviako jauntxo liberal bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 330. orr.

Azkartxo adosten zarete zuek, jainkogabe horiek, apaizjale liberalekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.

Pidal omen da nazio espainolaren teoriko liberal handia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Dirk Stercks eurodiputatu liberalak idatzi zuen txostena.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Gai horietan Baionako irakasleak aski liberalak ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

2 (bestelakoak)

Zapaterok Espainia liberal bat aldarrikatzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

Joera liberalak merkatu-ekonomian edo sistema kapitalistan merkatu mekanismoek duten garrantzia azpimarratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Esku-hartzearen aldeko apustua da beraz Keynesena, doktrina liberal erradikalaren aurkako erasoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Oposizio liberal-kontserbadoreak aurka bozkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-17

Parisen poderean eskuineko gobernu ultra liberal bat dugun garaian.  Herria   2003-02-06

Ameriketako Estatu Batuetako hiri liberalenetako bat da San Frantzisko.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Institutuko giro liberal eta laikoaz blaiturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Absolutismoa itzuli zenean, Legeria zaharra ezarri zen berriro, eta honek atzeratu egingo du gure herrian Zuzenbide Penal Liberalaren irizpideak onartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

3 lanbideez mintzatuz, konkurrentzia librean, eta estatuak ordaindu gabe gauzatzen direnak.

Ofizio liberaleri, mediku, abokat, notario eta horieri ez.  Herria   2005-05-19

Inbidia zien lanbide liberala zutenei eta bulego-ordu jakinen mendean ez zeudenei.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Indiako negozio eta gobernuaren mendebaldartzeak Mendebaldeko bi lanbide liberal sortu zituen Indian, unibertsitateko irakaskuntza eta abokatutza  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

4 eskuzabala.

Hain sentitu nintzen franko eta liberal, non Mignonen begi zolien aitzinean ireki bainuen poltsa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 484. orr.

Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Jainkoak enekin ezin liberalago jokatu zuela orbanen kontu harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.

• 5 iz politika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa den pertsona; alderdi liberal baten kide edo aldeko den pertsona.

Baina, liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Atzoko sozialista gorriak orain liberal zuriak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

1839ko liberalen eta karlisten arteko besarkada, traizioaren eredu euskaldunontzat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

Errenteria liberalen menpe zegoen.  Berria - Kultura   2004-11-05

Desberdintasun hauek liberalentzat konpongarriak ziren eta kontserbadoreentzat ezinbestekoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Eskuina, armada eta eliza katolikoa auzitegi militarraren epaiekin bat zetozen; liberalak eta intelektual ugari, aldiz, kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Liberal demokratek joko pollita egin dute ardietsiz berrogoi-ta hamar bat deputatu alki.  Herria   2001-06-14

Bai, badakit sexuari dagokionez liberal ospea dudala; putarena, batzuentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

6 alderdi liberal

Quebeceko Asanblea Nazionalean (Legebiltzarra), aldiz, PL Alderdi Liberala da nagusi.  Berria - Harian   2005-11-16

Alderdi Liberaleko buruetako batek.  Berria - Harian   2005-11-16

Alemaniako Alderdi Liberaleko kide eta Barne ministro ohia da Gerhart Baum.  Berria - Mundua   2004-05-09

FDP Alemaniako Alderdi Liberalekoa.  Berria - Harian   2005-09-02

Bazterturik geratu zen berehala alderdi liberalaren egoitzari su emateko proposamena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.

· Mike German Cardiffeko legebiltzarrean Alderdi Liberal Demokratako diputatuen burua da.  Berria - Mundua   2004-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus