Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
libelula iz mariorratz, sorgin-orratz.
Euliak, inurriak, hiru kakarraldo, eltxoak, libelulak, matxinsalto bat, erleak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.
Krema koloreko J.B. Hotson sonbreirua jantzita zeukan, eta eskuan hartu eta libelula handiak uxatu zituen mahai ingurutik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 302. orr.
Hegan joan ziren gehienak, baina libelula batek oinez joatea erabaki zuen, inurriekin batera. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.