Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
libelo iz pertsona, ideia edo erakunde bat gezurrez belzten den izkribua.
1914an argitaratu zen libelo batean, Bahr-ek espresionistatzat hartzen ditu Matisse, Braque, fauvistak, Blaue Reiter, noski (Klee, Kandinsky, Franz Marc), die Brücke (Nolde, Schmidt-Rottluf), eta orobat futuristak. 1997ko udazkenean, Mujikak, euskal kulturari buruzko libelo bat (hala deitzen dio egileak berak) eman zuen ezagutzera, Interneten bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Opus Dei-ren aurkako libeloa irakurri gogo duenak. Berria - Kultura 2004-06-30
Baina aspaldi ez dela libelo itsusi bat atera da egunkarietan: Vidal andereñoa Aljeriatik egotzi duten arrazoiak ez omen ziren politikoak izan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.