Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lezka 1 iz kanaberaren zurtoinaren antzeko zurtoina duen belar landarea (Typha angustifolia etab.).
Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 124. orr.
Kanabera greziarrik ez baldin badago, zingiretako lezkak bilduko. Egur horien tartean zingiretako lezkaz egindako saskiak jarriko dira buztinez beteta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.
2 lezka-txori txori intsektujalea, lumaje gaztainkara duena, zingiretan eta ur ondoko landareetan bizi dena (Acrocaphalus scirpaseus).
Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.