Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburua eguneko lezioan zabaldu eta, maisuari eta aldizka liburuko orrialde zabalduei begira egon arren [...]. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.
Lezio argi eta errax bakar batzuetan analisi iraultzailea erakusten nien guztiei. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Miradorean alde batetik bestera ibiltzeari ekiten genion Arteari edota Filosofiari buruzko lezioa hartzen nion bitartean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.
Ikasleek lezioa hartzen zioten elkarri, aurpegi serioarekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.
Youngen ideia bikaina, bestela bezala lezio batean jaurtia, ahazturik edo lozorroan gelditu zen, harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte; aipatzen dugu gaur Young-Helmholtz hipotesia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Halako batean, bere lezio "metodiko harrigarrian" ari zela [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.
Eta lezio asko bazen, eta bada, ikasteko. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.
Ez dira lezioak, solasak baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.
Lezio ttiki bat plajioari buruz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 94. orr.
Guri "glotodidaktikako" lezio ematera zinez eta gogoz heldu zela adierazi nahiko zigun nonbait. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.
Taldea eskutik edukitzeko soka noiz askatu jakite hori zen Perikok falta zuena, karreran ikasi gabeko lezioa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.
Kalamitate asko bizi eta nozitutako gurasoengandik jaso genituen lehen lezioak, urte ttiki haietan lezio handiak, gerora zintzo aplikatzekoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.
Bistan da autoestimako lezio ederra eman ziola amari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.
Hori da ere obra hunen xarma, letzione emaiteari uko eginik, misterioa nagusitzerat uztea etxerako bidean... Herria 2001-01-18
Eta guztietatik lezio bat atera nahi du alemaniarrak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.
Riañok erakutsitako lezioa ez dugu oraindik ikasi. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.
Juanmak, tamalez, are lezio gogorragoak ere ikasi ditu. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.
Zer lezio ikasi duzue Berangon, Irunen eta Elgoibarren izandako eskarmentuetatik? Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Dussel jauna [...] lezio emaile zaharkitu horietako bat da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.
Begiak igurzten dira, eta aurrez sufritzen da gramatika lezio tristeagatik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.
«Venezuelak demokrazia lezio bat eman dio munduari», adierazi du Kolonbiako presidente Alvaro Uribek. Berria - Mundua 2004-08-18
Mila esker duintasun lezio honengatik. Berria - Ekonomia 2004-11-06
Tere Irastortzaren hitzaldi-lezioa entzuteko prest. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
lezio bat eman (6); lezio berri (4); lezio berri bat (3); lezio ederra (6); lezio ederra eman (4); lezio handiak (3); lezio ttiki bat (4)
erakutsitako lezioa (3); groenlandiako lezioa (14); ikaragarrizko lezioa (3); ikasita zeukan lezioa (3); lezioa eman (10); lezioa emango (3); lezioa ematen (3); lezioa hartzen (4); lezioa ikasi (7); lezioa ikasita (6); lezioa izan (4); lezioa ondo ikasita (4)
lezioak atera (3); lezioak eman (4); lezioak ematen (9)