Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helbiderik gabeko postala lez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.
Alkate lez sinatzen zituen aginduak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.
Arratsaldeko geriza lez, luzatu egin zitzaidan bere irudia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.
Euskaraz ikasi dugu, baina egia esan hizkera hermetiko lez erabili dugu beti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.
"Maiteminduta egotea lez", esaten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.
Baten batek esan ei eban berak Rufinok soinua jota dantzan egin gura eukeala, antxina lez. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.
Zertarako hainbeste hitz eta pitz, beti lez, betikotan? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 77. orr.
-Magiako Ministerioa gauzak nahasten dabil, beteiko lez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 63. orr.
balira lez (6); bat lez (3); berriak lez (3); beti lez (3); betiko lez (5); den lez (5); lez hil (3)