Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oparo jan eta edan eta leunki janzten zirenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.
Leunki zihoan aurrera hain ibilera leuneko kalesa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.
Leunki zeharkatzen duzu Times Square goizaldeko hiru eta erdietan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Victoriak kaleko aterantz bultzatu ninduen, leunki eta ahopeka baina bide batez irmo, eztabaidarik onartzen ez zuen eran. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.
Llumek Daniri begiratu eta laztan egiten dio leunki. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.
Kintzilik geratzen zen airean, haizeak leunki kulunkaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Zuzen-zuzenean sartuko da atean zehar usain atsegineko logela leunki argiztatura. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.
-Ene iloba -hasi zitzaion, orduan leunkiago-, zure osaba naiz, baina aitatzat har nazakezu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.
leunki bizi (4); leunki bizi izan (3); leunki ukitzen (3)