Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), zakurraza, ahuntzaza... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Letxugak uretan behin bakarrik eraginez garbitzen zituen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.
Letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.
Isidora letxuga garbitzen ari da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.
Porruak, azenarioak eta entsaladarako letxuga-tomateak plastikozko poltsa batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Gaur arratsaldean letxua ustel egosia jan dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.
Arrautza egosia eta letxuga zeukan, eta maionesa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
"Gau on denoi", eta letxuga baino freskoago sartu zen bere gelan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.
Letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.