Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

letratu (orobat letradu g.er. eta letrau g.er.) 1 izond/iz legelaria.

Zigor afliktiboa, merezi zuten kasuetan, leundu egin zen, bailiak bi gizon letratu hartzeko zuen betebeharraren bidez, eta azkenik, apelazioak egiteko erraztasun handiari esker ezereztu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Abokatu eta letratuen zaindaria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Abel Huizi letratuaren semea zena eta Ubarneko damarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 117. orr.

Nahiago diat letratu izan [...] zeren eta letratu izaiteko ikasi bainuen, azken finean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

2 letraduna.

Paper zaharretan euskaragatik esaten den "bárbaro, vulgar, rústico" horrek, hain juxtu, gutxiengo letratu batek ez beste guziak zerabilen hizkera "korrientea" besterik ez zuen adierazten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus