Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
letragabe izond eskolarik ez duena, eta, bereziki, analfabetoa.
Horrelako zerbait gertatu zaio, gure ustez, Juan Mari Lekuonari, XIX. mendeko bertsolari letragabe Udarregiren bertsoak aztertzerakoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 200. orr.
Jadanik ez dagoelako masa letragabeak gobernatzen dituen eliterik, elite masifikatuak baizik. Berria - Kultura 2004-02-26
Aginteduna pozarren bizi da letragabeen artean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.
Dunga letragabea da eta gizon zuri askojakinek jakinarazi diote letrak falta zaizkiola eta letramotza dela: letra engainagarrien mundura botatzera doa bere burua, Historiaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.