Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

letania (55 agerraldi, 33 liburu eta 5 artikulutan; orobat litania 12 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean, eta letaña g.er. Euskaltzaindiaren Hiztegian litania agertzen da) 1 iz liturgia otoitza, batek esaten, eta aurrean dauden gainerakoek erantzuten edo errepikatzen dituzten oles, dei edo arren multzo batek osatua.

Inolako puntuazio nahiz intonazio, atxikimendu nahiz tonurik gabe, letania moduko baten gisara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Letania baten doinu monokordearekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Latiñezko letaniak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 167. orr.

Buruz dakizkit eta letania bat balitz bezala errepikatzen ditut ene baitan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Mamerto, Vienako gotzainak, V. mendean ipini zuen San Markos eguneko litaniak errezatzeko ohitura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Beren santuei arren egiten eta letaniak esaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

2 irud/hed

Jo dezagun gizonaren letaniak kantatzen hasi behar dugula (jakiundetsuek hala egin ohi dute beren gisara: homo habilis, homo sapiens, homo sexualis...).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

. "Ez da posible, ez da posible” letaniaren arabera hormak ukabilka joaz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Letania itxurako eta geroz eta ozenago goratutako kantu leun batean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin kantatu letaniarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus