Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lesbiar 1 izlag/iz Lesbosekoa, Lesbosi dagokiona; Lesboseko herritarra.
Frisoan zimazio doriarra eta astragalo lesbiarra zizelkatu behar dira, erliebe txikiko tailarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.
2 izlag emakumeez mintzatuz homosexuala dena. ik lesbiana.
Lizunkeria pizten jakingo duzula espero dugu, gizonekin esperiantziarik ez duen lesbiar bikote batean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 74. orr.
Hango zuhaitzak eta umeak, erdi mailako familia saiatuak, hango bikote lesbiarrak, jaki-denda korearrak, [...]. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.