Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lerroalde iz testuez mintzatuz, lerro jarraituen multzoa. ik paragrafo.
Guialdoren bere ahaideen eta adiskideen konbertsioa deskribaten duen lerroaldea dator ondoren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.
Testua osorik eta kaka-nahasterik gabe ageri zen lerroaldez lerroalde. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Eleberriak idazterakoan, «ahotsa» bilatzen du, atzetik beste lerroalde guztiak ekarriko dituen ahots harrapatzen zaila. Berria - Kultura 2004-09-18
Letrek, esaldiek, lerroaldeek, liburuek belztua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 53. orr.
Baina ohartu al zarete lerroaldeen luzeraz, ertzen eta zuriuneen zabaleraz, hitzen letra moldeez? Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 14. orr.