Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean, haren gibeleko erridau xuriak lerratu dira, bi serora klarisa agertzen zaizkigula eta gero laster gordetzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Euri-tantak leihoko kristalean behera nola, hala lerratzen zitzaizkion egunak bata bestearen ondoan eta jario etengabean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Berriz ere manten artean lerratu nintzen, oheko epeltasun sorgorgarrian murgilduz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.
Malkoak lerratu zitzaizkion, hainbeste denboraz metatu samintasuna haizatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.
Semmmering-en, lera gainean lerratzen zenean, jendea harengana jiratzen zen, harriturik. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.
Mikel Strogoff eta biak azkar lerratu ziren izotz bankuaren gainazalean aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.
Orthezeko harresietatik beheiti lerratu nintzen bi egun geroago, soka baten laguntzaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.
Hura ikusi orduko, besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.
Ez gaitiztek nehoiz harrapatuko! -isiltasun une lerratu zen bien artean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 40. orr.
Ideia hori aise lerratu baitzitzaidan arimara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 479. orr.
Bittor alimaleko labana zorrotza zetxikala esku batean, amaren eta Agustinen ganbarara lerratu zen, ezko-argia bestean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Lurreraino lerratu zen oihala, portzelanazkoa zirudien gorputza agerian utzirik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Begiak egunkarietara lerratu zitzaizkidan berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Hara: lerratzen noa emeki-emeki uraren hondora, beldurrerantz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
Arrats hartan tenperatura zeropera lerratu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.
Afaltzen ari ginen bitartean, politikaren alorrera lerratu zen pixkanaka elkarrizketa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.
Agure Jauna iraganaldira lerratu zen isil-misilean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.
Isilune bat, emakumea ametsera lerratu da berriz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 94. orr.
Kalifornian batera eta bestera ibilia nintzen tarte horretan guztian, apurka-apurka galbidera lerratzen, eta ez nuen adorerik eduki telefonoa hartu eta deitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.
Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 64. orr.
Oraingoan ere, zortea alde lerratu zitzaion Cesarri. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.
Eskuin besoa, beraz, eskailerako esku-karrilean lerratzen du, sorbalda eta buruaren artean berrogeita bost graduko angelua osatuz. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.
Mahai gaineko argazki batera luzatu zuen eskua gobernadoreak, ertzeetako zilarrean lerratu zituen atzamarrak. Marcosek garondoan hasi eta, bizkarrezurretik, gerriraino lerratu zion hatza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.
Beherantz lerratu zuen neskatoaren sorbalda-hezurra inguratzen zuen esku-ahurra. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.
Erpurua billeteen ertz maiztuen gainetik lerratu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.
Aldika-aldika, eskua maindireen azpitik lerratu eta une laburrez zakila ukitzen dut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.
Emeki-emeki, burukoaren azpian ezkutatua nuen pistolarantz lerratu nuen eskua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.
Honek bostekoa estutu eta bost liberako lau txanpon lerratu zizkion, inork ikusi gabe, belarrira honela xuxurlatu ziola: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Handik goiti, gauak [...] bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Amak agur egin eta bakarrik gelditu nintzelarik, plazan barrena lerratu nituen begiak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 101. orr.
Hein batean, neroni izan nintzen neure nekeen errudun, ortzegunean oker tiki bat lerratu baitzitzaidan bi erreportaiak idaztean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
Horrek, lehen hitzen misterio kutsuak eta bazkaltiar gehienei lerratu zitzaien irri apalak burua nahasi zidaten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.
Ustekabetua, neure ezpainei baiezkoa lerratu zitzaien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Baina bizpahiru "txit! txit!" lerratzen zaizkio, lehenagoko Luhusoko trenak egiten zuen bezala azken ke txar bat ximiniatik eskapatzen zitzaionean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Sotana altxatu zuen, eta erreka gainditzean arta handiz ibili zen, lerratu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.
Trabeska ibiliz, lerratu gabe egin daiteke jaitsiera. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.
Erreka batzutan sartuz belaunetaraino, lerratzeko irriskuan... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.
Eta bere gorputza lerratu zen, lerratu, zirristaka-zirristaka, hamar metro beherago. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.
Jendeen ustez, putzuaren gaineko aldetik pasatzen ari zelarik, lerratu zitekeen eta erori. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Teilatutik lerratu eta lurrerat erori da Jeloseko Zobur Dithurbide nausi xaharra, bospasei metretarik. Herria 2004-05-20
Gure behia Xokoerdi pentze konkorrean, lerratu eta zazpi metrako eroriko bat egin eta tanpez hil, hor berean. Herria 2003-04-24
Auzitegi Nazionaleko beste giltzarrietako bat Zigor Salako presidentea da, Javier Gomez Bermudez, argi eta garbi joera kontserbadoreenekin lerratua. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Emakume arropak ohe gainean lerratu zituen: zapatak, galtzerdi luzeak, soinekoa... Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.
Leiho ondoan lerraturik zituen Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.
Saizarbitoriak, Tabucchik, Alonsok, Alberdik... denek diote, historiagilearen lana beti izaten dela lerratua eta motza. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 67. orr.
Horrez gain, Hondarribiko Udalak jarrera «jarrera lerratua» izatea leporatu dio Iñigo Lamarcari. Berria - Harian 2005-09-07
batzuetara lerratu (4); behera lerratu (4)
aise lerratzen (9); aldera lerratzen (5); behera lerratzen (11); behera lerratzen zitzaizkion (3)