Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lerrarazi, lerraraz, lerrarazten (orobat lerra arazi g.er.) du ad lerratzera behartu. ik irristarazi.

Neskak niri lagundu nahi nonbait eta, Louvreko eskulturak ezagutzen ez ditudanez, nire roboten aldera lerrarazten du gonbertsazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Uste horretara lerrarazten gaitu hain zuzen bilduma honetako gutun guztietan ageri den gisa horretako akatsen ugaritasunak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Oinaze eternal batera lerrarazi nahi banauzu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.

Deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Bide hori [...] ezinbertzekoa izaten dela, bai usu eragintza handienekoa ere, neska nahi delarik galbidera lerrarazi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Gure arimak amoltsutasunaren zirrara eztietara lerraraziak zituen lilura halabeharrezko hura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.

Begietara so ginaudela, Arantxak abantailoski ordezkatzen ahalko ninduela zioen bitartean, esku ahurra papoan lerra arazten zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus