Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lerraldi iz lerratzea, hutsegitea. ik irristaldi.
Nahita aipatu zuen txostena, ez zen lerraldi bat izan, solaskidea nor zen eta solasaldia ez aurrera ez atzera egiteko zorian ikusirik, irtenbiderik egokiena zezenari adarretatik heltzea iruditu baitzitzaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
Lerraldi edo hanka-sartzerik tikienagatik ere kargu hartzeko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.