Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harat-honatak eta azentuen lerradurak badaude Ortega-ren pentsamenduan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 239. orr.
Sortzen ari den erakundearen aldeko lerradura gertatzen da, eta bere lastertasuna eta eremua desintegratzen ari den gizartearen kolapsoaren erritmoak erregulatzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Txostenak agerian uzten du, halaber, lerradurak izateko arrisku handia badagoela: "Magalaren baldintza hidraulikoak aldatzen badira horma eraikitzearen ondorioz, arazoak sor daitezke, irristatzeko arriskua duen eremuan baitago. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.
Geologian, geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko, geruzari bere horretan eusten dioten indarrak zatitu egin behar dira behera bultzatzen duten indarrekin. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.