Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gune frango hormatuak ziren eta biziki lerra handia bazen lekuka [autobidean]. Herria 2004-03-04
Autobidea ere arrunt zuritua eta gaitzeko lerrarekin. Herria 2004-02-05
Bagoaz, lerra eta lerra, gero eta lasterrago S.S.ak ondoan ditugu akuilatzeko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
· Trinket zola biziki lerra zen. Herria 2004-04-15
Lurrean sigi-sagaka elkarturik lerra eta bihurdika zebiltzan bi sugegorri. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.
Trinket zola biziki lerra zen. Herria 2004-04-15
1914an Witcomb L. Hudson izeneko jaun batek asmatu zuen, Chicagon, behin eta berriz, aspertu gabe, gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.
Aste huntan guzian, bada mugimendu Miarritzeko itsas-hegi hortan, uhainen kaskoz kasko lerra-jokoetan trebe diren jokolari asko bildurik, "Reef Biarritz Surf Trophée" lehiaketaren karietarat. Herria 2001-11-01
Surf itsas-lerra jokoak badu gero eta arrakasta gehiago. Herria 2005-06-02
Irailaren 26an, igande osoan, lerra kirolak (surf, roller, skate...) eta euskal mundua uztartuko dira. Herria 2004-09-23
Lerra kirolen merkatua. Herria 2003-11-20
Lerra kirolen ekonomiak leku handia du Lapurdi kostaldean. Herria 2003-11-20
Lapurdiko eta hego Landesetako lerra kirol sektoreko afera zifra bilduz 800 Milioi euro (5,2 miliar libera) pasatuak dira. Herria 2003-11-20
Asmakuntza tekniko bat pikoan eman dute alabaina, surf edo elur lerra kiroletan balia daitekeena. Herria 2003-01-21
Ez zuten aro xarmantagorik ukaiten ahal, itsas hegiko lerra kirol erakusketa horretan. Herria 2003-10-23
lerra jokoetan (3); lerra kirol (6); lerra kirolak (4); lerra kirolen (5); surf lerra (3)