Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lerdotu, lerdo(tu), lerdotzen da/du ad lerdo bihurtu.
Hala jokatu baitu beti fanatizatu edo fededundu gabeko jendeak: komenentziara eta ez besterik (latza da esaten jardun beharra ere: hortik pentsatu noraino lerdotu garen). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.
Autokritika faltak lerdotu egin zaituzte. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 38. orr.