Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez lerdoa izan, Alazne. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 204. orr.
-Mutil lerdo horrek mesede handia egin digu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 60. orr.
Lerdoa ni: nori deituko tuntuna, eta nitaz errukitzeko eta trufatzeko askoz ere motibo gehiago zituen bati. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 293. orr.
Nork? -Gaizkak egin zuen orain galdera lerdoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 114. orr.
Zure liburu lerdo horretan irakurri duzu hori? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.
Hori ote da arrazoia hizkuntza idatziari halako begirune lerdoa izateko? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
Lerdoen gisara burlaz eta histaz irri-ajataka. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
Eta pentsatu zuen lerdoarena egiten ari zela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.
Haiek espero zuten Goylek, ia maltzurra bezain lerdoa izanik, huts egingo zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.
Lerdo-aurpegiko gazte mordoa, garagardo-baso baten truke non-nahi gitarrari zarata jasanezina ateratzeko prest zeudenak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.