Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gona motz batek, sasoi arteko jakak eta soinari itsatsitako jertse meheak areagotzen zioten gorputzaren lerdentasuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
Neskatxa baten lerdentasuna ez bazuen ere, haragi sendoko emakumea zen, Lerdentasuna nabarmentzen zion traje iluna zeraman. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.
Oinaren proportzio hori bera emakumearen lerdentasunari aplikatu zioten, eta ezer baino lehen, altueraren zortziren batekoa egin zuten kolomaren diametroa, itxuraz airosoagoa izan zedin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.
Urrutiratzen ikusi duzu, sahats abaildu baten lerdentasunaz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.
Eiffel dorrearen arintasun eta lerdentasuna eman nahi izan dio Fosterrek lanari. Berria - Gaiak 2004-12-15
Izan ere gorputz lerdentasunaren eredua behin eta berriz goraipatzen da. Berria - Euskal Herria 2004-11-11