Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sartzean gizon haundi lerden bat kurutzatu nuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.
Gizaseme hile hori begi urdin lerden bat. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 64. orr.
30 urte inguruko gazte lerden bat. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.
Luzea eta lerdena zen, aldaken aldetik zabal samarra beharbada, baina haragi sendokoa, halere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Emakumeak lerdenak eta ederrak dira, baina ez oso jendekinak. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
Zaldun lerden prestua zen mutila, eta neska, berriz, eder bezain bihotz onekoa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.
Orreagako priore lerdena Salamancara joan zen gero elizako eta estatuko legeen ikasketei jarraitzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
· Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuli herri lerden eta beltzaran horretara, edonon beldurra sortzen duen jendearengana. Elizen arteko biblia Is 18,2
Lehoinabar baten zalutasun hilgarriaz mugitzen zuen gorputz luze lerdenean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 53. orr.
Bitxi bikain eta fina zen [...] eta ziur egon nintzen dotore emango zuela Rachelen lepo lerdenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Edo milimetro erdiren bat lodituko zitzaizkiola [...] hain meharra zuen gerria edo hain lerdenak zituen bularrak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.
Azala beltzarana, soina lerdena eta biribiltasunak neurrikoak eta trinkoak zeuzkan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Xori zuri lerdenei aste guti gelditzen zitzaien umeen hazteko eta, bidaia luzea hasi aitzin, eguzkiz asetzeko. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 132. orr.
Mendian eder arbola, luze, hostotsu, lerdena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 74. orr.
"Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.
Begirale bat etorri, eta neure parean jarri da, haritz lerden bat bezain izugarri. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Eta etxearen arteko itzalean, sei errododendro lerden. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.
Goroldioa haritz eta pagoen gerri bikain eta lerdenetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.
Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 323. orr.
Arriluzko dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Jakinik zaindariak beren ahots gorri lerdenez aginduak ematera etorriko zirela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.
Aulkia alde batera utzi eta Ellenengana jo zuen, beltzaran, kementsu, lerden, bere txabusina aldrebesarekin. Bere burua oraino aski lerden sendi zuen ahuntzen bideetarik ibiltzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.
Adarrak lerden goruntz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Jardina gurutzatzen ikusten diat berriro Krisztina, lirain eta lerden, bere kapela florentziar hegal-zabala buruan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 210. orr.
Libano mendia bezain eder, zedroak bezain lerden. Elizen arteko biblia Kt 5,15
Soroen xake-taulatik harantzago, lerden agertzen dira bat-batean ordokian Calgaryko dorreak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
gazte eta lerden (3); gazte lerden (12); gizon lerden (9); gizon lerden bat (3); gorputz lerden (3); lerden bat (16); zuhaitz lerden (4)
lertsun lerdena (3)