Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lera1 1 iz gurpilik gabeko orga, bi albo oholen bidez irristatzen dena, elur gainean ibiltzeko, edo belarra-eta garraiatzeko toki malkartsuetan erabiltzen dena. ik narra.

Poligonotik hara, bide zaharrean goitik behera, Motxo ilegorria eta bere zaldi pertxerona pasatu ziren, atzean esne marmitekin lera zeramala.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.

Ubideak izoztu egiten dira, gazte eta haurrak lerak hartuta patinatzera ateratzen dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Elurra eta izotza nonahi, eta lera aise eta agudo doa aurrera irristan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Negu siberiarrean, lerek eta karabanek zeharkatzen dute lehorreko itsaso hori.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Lera eta zaldia bide-bazter elurtuan lotu, eta trena abiatu arte itxaroten zuen han.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Lera gainean jarri eta herrestan eramango genuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Semmmering-en, lera gainean lerratzen zenean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Batzuetan, neguan gaudenez, txikia lera batean hartuta etortzen da Line, lerari tira eginez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 76. orr.

Nire aita Golubtxik lera batean kargatu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Aluminioz eta zuntz sintetikoz egindako lera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soroko eta basoko lanak, gurdi eta lera lanak. Lera txakurrak eta enparauak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

Mikel Strogoffek nahiago zuen bidaia negu beltzean egin, urtaro horretan lera zerbitzua antola baitzitekeen ibilbide osorako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elur lerek zanpatu gabeko bakarlekuen gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus