Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madarikatu egin zituen orduan, eta bere loa eragoztea leporatu zien. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.
-Morroi bat garbitu izana leporatzen diote. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 38. orr.
Leporatu dizkidaten kargu horien guztien errudun. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.
Errua niri leporatu beharrean, zeure buruari begiratu beharko zenioke! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Jauntxoak andreari leporatu omen zion alabaren desohorearen hobena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.
Txostena gordetzea, horixe bakarrik lepora diezadakezu niri. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.
Ez da hori inori lepora dakiokeen jarduna, noski, baina inguruak adi ibiltzera behartzen gaitu. Berria - Kultura 2004-01-03
Barkatu hitz hori erabiltzeagatik, baina ezin didazu errurik leporatu aztoraturik egoteagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.
Baina nork leporatuko zion bada ezer zuhurtasunezko zenbait neurri (hala aipatu zuen berak) hartu nahi izateagatik? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.
Nagusiei leporatu behar zaie errua. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.
-Horretan ez dugu aurkituko Danieli zer leporatu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.
Tarteka kezkatsu ikusi dut, bai, baina oraintsu esandakoari eta lanari leporatu izan diot beti, aparteko garrantzirik eman gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.
-Beldurrak al hago? -leporatu zion Husainek, isekari-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.
Jakin ez bazuten ere, Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Emakumeen aurrean desenkusatu da, gerrari leporatu dio gizonen gogorkeria, gizonen arreta gutxia, gizonen heziketa baldresa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.
Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan. Elizen arteko biblia Lk 23,26
Miel Saralegik 329 kiloko harria leporatu zuen eta Iñaki Perurenak 320 kilokoa. Berria - Kirola 2006-04-28
arduragabekeriaz jokatzea leporatu (5); aritu izana leporatu (6); aritzea leporatu (50); aritzea leporatu zion (15); aritzea leporatu zioten (6); arriskuan jartzea leporatu (8); asmoa leporatu (8); babestea leporatu (8); baliatzea leporatu (9); baztertzea leporatu (8); betetzea leporatu (12); betetzea leporatu zion (6); bultzatzea leporatu (17); bultzatzea leporatu zion (5); delitua leporatu (11); duela leporatu (17); eajri leporatu (5); edukitzea leporatu (5); egin izana leporatu (33); egitea leporatu (154); egitea leporatu zion (44); egotea leporatu (22); egotea leporatu zien (5); ematea leporatu (37); ematea leporatu zion (14); erabili izana leporatu (7); erabiltzea leporatu (27); eragitea leporatu (9); eramatea leporatu (5); erantzule izatea leporatu (14); esatea leporatu (11); eskubideak urratzea leporatu (6); espainiako gobernuari leporatu (6); etari leporatu (9); eusko jaurlaritzari leporatu (6); ez betetzea leporatu (10); ez egitea leporatu (13); ezkutatzea leporatu (9); falta leporatu (9); gezurretan aritzea leporatu (11); gobernuari leporatu (15); hartu izana leporatu (10); hartzea leporatu (37); haustea leporatu (6); hil izana leporatu (13); hilketa leporatu (6); hiltzea leporatu (15); ibiltzea leporatu (13); indarrei leporatu (6); iruzur egitea leporatu (9); iruzurra leporatu (5); jarraitzea leporatu (5); jartzea leporatu (29); jaurlaritzari leporatu (8); joatea leporatu (6); jokatu izana leporatu (7); jokatzea leporatu (29); kentzea leporatu (5); kide izatea leporatu (20); laguntzea leporatu (10); leporatu dio epaileak (5); leporatu zien sozialistei (5); leporatu zion bushi (8); muzin egitea leporatu (8); nahia leporatu (9); parte hartzea leporatu (14); ppri leporatu (5); saiatu izana leporatu (6); saiatzea leporatu (9); sartzea leporatu (8); sortzea leporatu (5); sostengatzea leporatu (8); sustatzea leporatu (8); taldeari leporatu (6); trabatzea leporatu (9); traizio egitea leporatu (5); urratzea leporatu (13); ustelkeria leporatu (8); uztea leporatu (9)
aritzea leporatuta (8); delitua leporatuta (5); egin izana leporatuta (8); egitea leporatuta (24); ematea leporatuta (19); erabiltzea leporatuta (8); eragitea leporatuta (8); erasotzea leporatuta (7); gehiegikeriak egitea leporatuta (5); hartzea leporatuta (12); hil izana leporatuta (8); hilketa leporatuta (8); hiltzea leporatuta (10); izana leporatuta (57); izatea leporatuta (44); jotzea leporatuta (7); kide izatea leporatuta (16); laguntzea leporatuta (5); lotura izatea leporatuta (5); parte hartzea leporatuta (12); ustelkeria leporatuta (13); zerikusia izatea leporatuta (6)
agindu izana leporatzen (7); bultzatzea leporatzen (6); egin izana leporatzen (17); egitea leporatzen (40); egitea leporatzen diote (16); egotea leporatzen (5); elkarri leporatzen (6); ematea leporatzen (17); erabiltzea leporatzen (8); eragitea leporatzen (7); erantzukizuna leporatzen (5); erantzule izatea leporatzen (5); hartu izana leporatzen (16); hartzea leporatzen (25); hil izana leporatzen (13); hilketa leporatzen (14); hiltzea leporatzen (19); izatea leporatzen (100); izatea leporatzen diote (35); krimenak egitea leporatzen (5); laguntza ematea leporatzen (7); laguntzea leporatzen (13); leporatzen die epaileak (5); leporatzen dio fiskalak (5); nahi izatea leporatzen (8); parte hartzea leporatzen (20); saldu izana leporatzen (5); urratzea leporatzen (6); ustelkeria leporatzen (8)