Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta berberak ziren lepondoa estutu zioten erpuruak. Lepo ondoa gogortuta nabaritzen hasia zen aulkitik altxatzea erabaki duenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.
Lepondora eraman zuen eskua, izerdi hotza kendu eta gertatzen ari zitzaionaz jabetzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.
Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.
Eta tiroa eman zioten lepondoan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.
-Joantxo -heldu zidan lepondotik gogor. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.
Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.