Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mihiaren zati hori bizkarraren hasieratzat har daiteke; horregatik, batzuetan, bizkarkari terminoa erabiltzen da lepokari terminoaren ordez. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.
Lepokari (ing. laminal) zehatzagoa da bizkarkari edo dorsal baino, mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.
NAFaren lehenengo bertsioetan euskarazko txistukari apikari-txistukari lepokari aurkakotasunak (ortografikoki s / z) ez zuen islarik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.
Ezaugarri horixe da ahoskune bereko diren txistukari mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena: bata apikari dela (S, s idatzia) eta bestea, lepokaria (s, z idatzia). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.