Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta pauso luzeak emanez alde egin zuen handik, lepogaina Ronen belarriak bezain gorri zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 135. orr.
Lepagaina eta kopetondoa kiskaltzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.
Lepogainera eraman nuen eskua, hazka. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.
Ez daukan bururik lepagain horretan? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.
Eman zion euskaldunak Don Kijoteri labankada astun bat lepagainean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.
Ezkerreko lepagainean jo zuen bai, baina alde hura guztia etenarazi beste kalterik ez zion egin, belarri-erdia eta zelatarik gehiena eramanaz beherakoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.
Zaldien lepagaineko ile luze epelak bi eskuez igurzten nituen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.
Izan ere, gizonak harria askotan jasoko du lepagainera, baina harriak behin gizona botatzen duenean, akabo, horrek ez dauka bueltarik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.
Lyons jauna mahai ertzean eseri zen, eta kapelari lepagain aldera bultza egin eta zangoak kulunkatzen hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 191. orr.
· Neskaren lepagaineraxe erortzen zitzaion ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.