Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oin, beso eta behatz, buru, lepo eta gerri. Elizen arteko biblia Is 3,19-21
Gazteak keinu urduriak egin ditu lepo eta buruarekin. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Lepoa eta besaburuak behar adina soilik zeuden agerian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.
Aurre egiten dio berari, lepoa zurrun, begiak dirdirka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 140. orr.
Gorbata marraduna lepo inguruan egokitzen bukatu zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Lepo gainean eraman izan naik mila bider. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.
Beren zaldi astunen lepo gainerantz makurturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.
Buckbeaki bere soka lepo gainetik pasatu eta lepokoaren beste aldean lotu zion, bridak balira bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 333. orr.
Eskua luzatu du txakurraren lepo ingurura. «Bizia lo», 2003 - 129. orr.
Beso horiek, hanka horiek, lepo hori ikusirik, nabari du indartsua dela. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.
Bere begien aurrean lepo asko moztu ziren Beyaziteko gotorlekuan... Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 86. orr.
Liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini. Elizen arteko biblia Has 41,42
ik lepoko.
Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik. Elizen arteko biblia Has 45,14
Lepora oldartu zitzaidan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.
Bildots mantso edo ardi motel baten lepora jauzi egiten zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.
Muchek salto egiten zion lepora. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 199. orr.
Besoak lepora bota eta negarrez esan zion: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.
Ura leporaino heldu zitzaidan, / eta itsaso handiak inguratzen ninduen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 163. orr.
Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,40
Alproja haietako erdiei gillotinaz lepoa moztu behar zitzaiela esaten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.
Beren etsai guztiak ezpataz jo, hil eta suntsitu egin zituzten juduek, lepoa moztuz eta sakailduz. Elizen arteko biblia Est 9,5
Erregeari lepoa gillotinatzen ausartu den munduko hiri bakarrak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 59. orr.
Lepoa estutzen hasi zitzaion bi atzaparrez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.
Baina nik ez nion lepoa bihurritu, ez naiz gauza. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.
Jaitsiera, berriz, lepoa hautsi beharreko ziztuan egiten genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.
Arloteak lepoa makurtu zuen, alkandoran tomate orbana bilatzen duenaren interes hotzarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.
Hau dio Jaunak: makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe. Elizen arteko biblia Ba 2,21
Bi jauzitan atzetik eraso zion, beso batekin lepoa inguratu, bestearekin ahoa estali, eta arrastaka eraman zuen barrurantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.
Lepoa luzatu zuten, ez zuten deus ikusi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.
Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka, begiak batetik bestera, pauso txikian. Elizen arteko biblia Is 3,16
Lepoa tenteturik, nebari begiratu zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Lainezek bizkarra eta lepoa uzkurtu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 39. orr.
Mikelek lepoa igurtzi zion leunkiro. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.
Lepoa bihurtu zuen, eta neuri begira segitzearren egiten zuela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.
Ezin izango dute handik lepoa atera, ez eta burua tente ibili ere. Elizen arteko biblia Mi 2,3
Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Lepo ederra duela esan dio mutilak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Tentetu du bere lepo motza, begi parean duena hobeki ikusi beharrez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 55. orr.
Bitxi bikain eta fina zen [...] eta ziur egon nintzen dotore emango zuela Rachelen lepo lerdenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Musu belarrian, musu lepo zurrunduan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Lepo moztu hori odol zuritan erakutsi gabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.
Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion. haren lepo labur lodiak itxura ikaragarria zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.
Ondoan, lepo gorriko gizon bat zeukan, garondo zapala agerian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 150. orr.
Oso lepo luzeko gizon bat ikusi nuen, feltrozko kapela bat zeramana. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.
Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.
Balea bera baino handiagoa zen, oso lepo eta isats luzekoa, dinosaurio baten itxurakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Izterrezurraren lepo hori hautsiz gero, bi hezur zatiak bereizi egiten dira muskuluen eraginez, eta ez dira berez osatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Kale-kantoi batera iritsirik, portuko garabien lepo luzeak ikusten ziren, ontzien zamaketa-lanean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 221. orr.
Kliskaz idortu genituen godalet lepo luzeak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.
· (ik beherago 30) -Agian nahiago izango duzu lepoa ez arriskatu -esan zion-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.
Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
-Begiak! -amaitu zuen esaldia Justok, lepo atzealdean hotzikara zabaltzen sumatzen zuela. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 188. orr.
Amultsu igurtzi zizkion sorbalda eta lepo buelta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.
Antzara lepo handiak agertu ziren tupustean, eta estalkia altxatu zuten indarka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.
Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Mundu hau, eztizko opilak eta ahate lepo beteak egiten dituzten amona marmartien mundu hau, Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.
Uteroaren lepoa bilatzen nuen haztamuka eta mina ematen zidanean gelditu egiten nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.
Hermannek gabardinaren lepoa jaso zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Jaka higatuaren lepo jasoaren azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.
Jakaren azpian lepo altuko jertse ilun bat janzten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.
Jaka bat zeraman soinean, eta jertse bat, lepo bilduarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 131. orr.
Jertse urdin iluna soinean, alkandoraren lepo zuria dauka agerian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.
Igandeetako lepo gogorreko alkandora. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.
Lepo luzeko blusa zeta berdezko bat jantzita zeukan, farfail batez apaindua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.
Lepo nasaiko jertse bat jantzita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Lekaio bat zihoan damarekin, lepo ugariko longain dotorea soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Gauean lepo hutseko jantzitan agertzen zen, goizean baino ere presatiago. ik lepohastu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.
Eskuan pistola, lepo gainean fusila eta buruan kaskoa. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.
Gero, liburua albo batera utzirik, eskuak lepo gainean jarri zizkidan, neu baino arrabete txikiago zen hark. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.
Lepo gainean eraman izan naik mila bider. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.
Bartolome Helgaren gainean paratu zen, niri lepoa emanez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 284. orr.
Meñakarrak ez du ulertu zergatik Donostiako ospitalean auto istripua izan ostean nongo mina duen galdetu, "lepokoa" esan, eta, lepoa begiratu barik, sama bueltan jarri dioten iduneko ortopedikoa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.
Burdinzahi da Olatraneren azpiko aldean dagoen lepo bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.
Handik Ibañetako lepora atera ginen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.
Lepo horretara iristen ari ginela, zer moduz zetorren galdetu nion Juanitori. Berria - Kirola 2004-08-03
Lepo horretatik hurbil bada erreka xilo bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.
Bi mendi kaskoren lepo inguruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Lepora iritsitakoan, 8.500 metro parera, han hasi nintzen edema hasiera nabaritzen. Berria - Kirola 2004-08-03
Bidexidorrak lepo bateraino gidatu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 15. orr.
Ekologista zonbeit juanak ziren lepo hartarat pasaiako xorien kondatzeko.· Mendi lepo ttipi batean dago, Erredoraira heldu gabe. Herria 2004-10-14
San Mames lepo. Berria - Kirola 2006-05-02
Arasa bat daukat musuz betea, lepo, denak txukun-txukun klasifikatuak: kolorez, zaporez, tamainaz, egituraz, estiloz, sakoneraz, iraupenez, orekaz, doinuz, eta abar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.
Busa lepo stop gazte lepaluze kapela borobil txirikordadunak kargu hartu bidaiari ezezagun bati aitzakia hutsalez stop. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 157. orr.
Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
Laster batean, hiritar asko eta asko, ikaraz lepo, hilketa haiek ezin gehiago pairaturik, [...] ihes egiteko prestatu ziren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.
Harmailak lepo jendez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.
Lizarregia kiroldegia lepo bete zen, 2.000 ikusle inguru. Berria - Kirola 2006-01-15
Okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Igandea zen, eta lepo zegoen futbol zelaia, arratsaldeko bostak eta laurdenetan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.
Korutik barrena sartu zen tximista korua eta eliza jendez lepo zeudenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Azaroa haziaro izanik ere, dolareak lanez lepo dabiltza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.
Lepo zihoazen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 297. orr.
· Ura edaten dut lepo, beldurraren egarri guztia asetu arte. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.
Okendok berak halaxe egin ei zuen aitaginarrebaren alde fede auziren batean, eta Inkisizioaren kastigua beraren lepora etorri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 303. orr.
Errua beti bestien lepora. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 173. orr.
Eñauti nolabait iruditu zitzaion bere lepora egiten zuela barre alboko hanka luzedun jainkosak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.
Orduan ez lukete gure lepora irri egingo. Berria - Kultura 2004-02-17
Bailara guztiko jendea igo zen; frontoia leporaino zegoen, eta jende gehiago plazan pilaturik, frontoiaren ondoan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.
Apaizaren sotoa leporaino bete zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.
Leporaino dago nire atikoa deabruz gainezka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.
Itzuli nintzenean jendez leporaino beteta zegoen patioa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.
Leporaino nengoen politikaz, "hemengo politikaz" esan nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.
Leporaino gaude okela jatez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
Arrain saskiak zurezko kutxa garai leporaino beteetan garraiatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
Kafka leporaino zegoen burges lohian sartuta. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.
On Camillok ez zuen zalantzarik izan saltsa hartan leporaino sartzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 114. orr.
Barre egin duzu nire lepotik; gezurra esan didazu. Elizen arteko biblia Epa 16,10
Quenuk haren lepotik barre egiten zuen, oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.
Mendeku hartuko dut etsaien lepotik, ordaina eman beharko dute. Elizen arteko biblia Is 1,24
Jauntxoak haien lepotik bizi dira Beti egongo dira herriaren lepotik bizi direnak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 69. orr.
Entzun, badatoz langileak, badatoz gure lepotik bizi direnei lepoa egitera, gizarte barri bat sortuko dute Thiersen tropak suntsitu ondoren, Versailles sutan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.
Neskak arropak jantzi zituen eta lepo atzea laztandu zion negarrez ari zen mutil biluziari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.
Bi mutikotxo zintzo, jakin-minak bizitutako masail-gorriak ageri zituztenak, eta lepo-atze bero eta hezeak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Barne zirrarak kilikatzen zuen lepatzean, irribarrea kanporatu zitzaion eta inguru guztia, han zeuden jendeak edertu egin ziren, alaitu, Angierentzat. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.
Violetak haize zaflada beroa sumatu zuen lepo atzean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.
"Eta zein izango litzateke gure izen artistikoa?" Teresak lepo atzetik pasa zizkidan besoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.
Brontzezko ganbara batean, lepobihurritzailearen zapi isilaren aurrean, esperantza izan dut lagun; atseginen ibaian, izua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 47. orr.
Hainbat erasotan 11 pertsona hil dituzte, horietako hiru lepo eginda. Berria - Mundua 2004-07-27
Zuen idia zeuen begi aurrean lepo egingo dute. Nick Berg negoziogizon estatubatuarrari lepo egin zioten. Elizen arteko biblia Dt 28,31
Aitoren seme eta handizki gaizkileei nobleziaren ikur zen sableaz jota lepo egiten zieten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Jakin badakigu nor izan zen gillotinaz lepo egindako lehen presoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.
Neska bat topatzen du negarrez, zaldun lepo egindako baten ondoan. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.
Lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan. Elizen arteko biblia Ap 13,8
Bere herrira egin genuen txangoa, autobuskada bat, eta lepo egin genuen odolkiz eta solomoz eta txerri hankez eta urdaiez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.
Bidaxunen jan-edanaz lepo egindako bi asteei esker. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.
Whiskyz lepo egin arte edatera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.
Orain dena da desamodioa, ezin ulertua, zerbezaz lepo egin eta frakaso gorria. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.
Lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.
Burua moztuko dio lepo-hezur ondotik, baina erabat erauzi gabe. Elizen arteko biblia Lb 5,8
Utz ziezaietela parabellumen kanoiak niri lepohezurrean jartzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.
Tximinoarena egiteko eta gaur ez bada bihar lepa-hezurra txikitzeko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 138. orr.
Arnabarretako malkorrean, hiru larrebehi amildu eta lepazurra hautsi zutela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.
Etxea handia eta ederra zen, eta irristatu eta lepo-hezurra hausteko moduko baldosak zituen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.
· (esapideetan) Lepo hezurra hautsiko du bere politika horrekin... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.
Baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Lepa-hezurreraino nengoen, egia esanda. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 35. orr.
· pl 12 urteko haur batek minartu du lepo hezurretan. Herria 2001-02-01
Lepo inguru gorraila mokomotz zabalarekin. Herria 2005-12-29
Lepoa eta lepaingurua bistan, baita zangoak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.
Beste behin igurtzi zituen lepo-ingurua eta kopeta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.
Eskuineko poltsikotik musuzapia atera eta kopeta eta lepo inguruak igurtzi zituen azken tanta lehortzeko asmoz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.
Haien atzean, berriz, jauna, kapelua buruan, longaina soinean eta zapi ñabarra lepo inguruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.
Etxekoandrea sartu zen, presaka jantziriko lo-txano bat buruan eta flanelazko sorbalda-oihal bat lepo inguruan loturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Alkandora erabat bustia neukan lepo inguruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Mutil lepo luze bat zuen zain, urduri, txartel bat eskuan zuela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.
Gazte lepaluzea ziztuan joan da esertzera. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 83. orr.
Gizon garaiak, lepo-luzeak, asperdurazko begitarte ilunekoak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.
Ottoren eskua dortoka lepoluze haren inguruan itxi zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 107. orr.
Brontosauro lepoluze baten antzera edo. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.
Kolore gorri iluneko galtza estuekin eta txalekoarekin jantzita zihoan, eta jertse beix lepo-luze batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
-Oraindik hemen al da lepo-mehe hori ere! -marmartu zuen Emilek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 212. orr.
Eta ez da ba hasten -lepamehe hura- builaka gizon bati! Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.
Asperturik gaudela Zuzendari txit agurgarriaren buru lepamotza bere bulegoko errezelen artetik beti begira ikusteaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.
Pepek zerbitzatu eta, Tolo lepamotzak, astebeteko bizar zarratukoa, ixtorio on bat zeukan doinuarekin, Anderri: [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.
Barazki beratuez egindako ongailuak ere, botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
· Zeren sarritan, jainkoen tenplu apainduen aurrean, intzentsua erretzen ari den aldare ondoan, txahala lepamotz jausten baita, paparretik odol erreka beroa dariola. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Hala ere, haren irudia lepamoztu zuten, eskarmentu eta abisu gisa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.
Piltzarrez jantzitako umeak ogi-pusketa bategatik borrokan, gizon-emakume lepamoztuak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 27. orr.
Eta orain hortxe zuen, besoa luzatu eta ukitzeko moduan, hil-hotzik, etorkizun lepo-moztua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.
Agustinen lepo-zaina ebaki zuen dudarik gabeko kolpe batez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Atzamarrak paratu dizkiot lepazainean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.
Hurrengo aldian ene eskuz bihurtuko diat lepo zaina bestela -mehatxatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.
Eta abertzaleak jakina, hortzak tinko, lepo zaina hegian, oka egiteko zorian, · Ezpainetan behera egiten dion muztaxagatik bera zen, nire lagunek ahotan mesprezuka zerabilten huraxe, Liceuan harro eta lepozain barik ausartzen zen kriminala. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.
Pat King-i jarraitu, Gabrieli lepo-zamarretik heldu, eta Hoxton-eko zelaietara eraman zuen herrestan, non Gabrielek aurre egin behar izan baitzion, ezpata bat eskuan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.
Lepazamarretik heldu zion Irujori; begiak atera beharrean zirudien. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.
Joan den larunbatean Eugenio Arriaga epaileari lepazamarretik oratu zionari beste pilotazale batek eutsi zion, izan ere, eta ez bereziki horretarako ardura duen beste norbaitek. Berria - Kirola 2006-02-21
Nik bi barruko elastiko, hiru galtza pare, soineko bat, [...] buruko txano bat, lepo zapi bat eta beste gauza pila bat neraman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Lepozapia askatutakoan, bazkaria ekartzeko agindu zuen jaunak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Lepozapian hatu bat daramana eta bere umea dela esanez urrumatzen duena Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.
-Kaiola bat dun, lepoa egingo niken. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.
-Lepoa egingo nuke gure taldea baldar samarra iruditu zaizula. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 98. orr.
-Lepoa egingo nuke gure taldea baldar samarra iruditu zaizula. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 98. orr.
Egingo nuke zuk nahi beste kapela oparituko zizkizukeela, hogeita bi dolarrekoak; lepoa egingo nuke! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.
Nik hire bidea hartu izan banu, lepoa egiten diat ez nukeela galduko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.
Lepoa egingo zukeen, halaber, aspaldi aritua zela azpilanetan bere burua salatu gabe esku egokietara helarazteko, trikimailuren bat asmatuko zuen, ordurako asmatua ez bazuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.
Ganibeta zorrozten haiei lepoa egiteko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.
Aurrez aurre, baionetaz edo esku-bonbaz edo metraila puskailek lepoa eginda elkar hil behar genuenok, onik irtenak ginen eta elkarrekin bizi behar genuen aldi batez behintzat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.
-Arduratuko ote litzateke zuetako inor negozio zail batez, lepoa jokatu behar bada ere? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.
Lepoa jokatuko nikek hik eta nik ezagutzen ditugun gazte guztietatik bat bakarrak ere ez duela nahi aitarekin Saint James' Street-en paseatzen ikus dezaten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.
-Lepoa jokatuko nuke berak hil zuela Ana -aitortu zien Amaiak besteei. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 145. orr.
Lepoa jokatzen dinat, film komertzialak baizik ez zaizkiola gustatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 151. orr.
Zurezko gure estalpean, tapakien azpian eta txirbilez beteriko lastairen gainean; alegia, sute bat eragiteko arriskua harturik gure gain, eta, ikuspuntu pragmatikoago batetik, lepoa jokatuz: ezen urka-zigorra ezartzen baitzitzaion, besteak beste, estalpe barruan pospolo bat pizten zuen orori. Lepoa jokatuko zukeen Mirarik ere ez zekiela non zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
Efraimek saminki nahigabetu du Jainkoa: Jaunak lepora botako dio isuri duen odola, eta berari itzuliko bere irainak. Elizen arteko biblia Os 12,15
Zure egiteen ordaina lepora botako dizute. Elizen arteko biblia Ab 1,15
alkandoraren lepo (5); aretoa lepo (7); bizkaia arena lepo (4); burua lepo gainean (5); harmailak lepo (15); harmailak lepo bete (5); jendez lepo (36); jendez lepo zegoen (9); konfiantzaz lepo (4); lanez lepo (11); lepo aldean (7); lepo aldera (6); lepo atzean (6); lepo bete (51); lepo bete zen (28); lepo bete ziren (7); lepo bete zuten (4); lepo beteko (19); lepo beteko da (9); lepo beteta (11); lepo betetzea (4); lepo betetzen (6); lepo bueltan (8); lepo dago (8); lepo egin (10); lepo eginda (7); lepo egindako (5); lepo egiten (5); lepo egon (4); lepo egoten (4); lepo gainean (37); lepo gaineko (6); lepo gainera (6); lepo gainetik (10); lepo hezurra (11); lepo inguruan (45); lepo inguruko (4); lepo labur (4); lepo luze (17); lepo luzea (21); lepo luzeak (5); lepo luzeko (8); lepo mehe (6); lepo mozte (4); lepo ondoan (6); lepo zaina (4); lepo zegoen (24); lepo zeuden (5); lepo zuria (4); mendi lepo (10); oso lepo (5); pabiloia lepo (12); pabiloia lepo bete (6); pilotalekua lepo (8); pilotalekua lepo bete (7); pilotalekuko harmailak lepo (5)
alkandoraren lepoa (5); jakaren lepoa (6); lepoa bihurritu (11); lepoa bihurrituko (7); lepoa bihurritzen (5); lepoa bihurtu (15); lepoa bihurtu zuen (6); lepoa egin (8); lepoa eginen (8); lepoa eginen nuke (5); lepoa egingo (31); lepoa egingo nuke (19); lepoa emanda (4); lepoa emanez (6); lepoa estutu (7); lepoa estutzen (4); lepoa gora (4); lepoa hautsi (4); lepoa hautsita (4); lepoa igurtzi (4); lepoa inguratu (9); lepoa inguratzen (6); lepoa jarri (6); lepoa jarriko (7); lepoa jaso (6); lepoa jokatuko (9); lepoa jokatuko nuke (5); lepoa luzatu (25); lepoa luzatu zuen (7); lepoa luzaturik (15); lepoa luzatuta (5); lepoa luzatuz (11); lepoa luzatzen (11); lepoa luzatzen zuen (5); lepoa luze (7); lepoa moztea (8); lepoa mozteko (22); lepoa mozteko agindu (4); lepoa mozten (18); lepoa moztu (99); lepoa moztu zioten (19); lepoa moztuko (37); lepoa mozturik (5); lepoa moztuta (13); lepoa moztutako (5); lepoa moztuz (6); lepoa mugitu (5); lepoa nola (8); lepoa nola mozten (6); lepoa okertu (5)
lepoak luzatzen (4)
ahartzako lepoan (5); lepoan behera (8); lepoan hartu (22); lepoan harturik (4); lepoan hartuta (13); lepoan ipini (4); lepoan jarri (10); lepoan jo (7); lepoan lotuta (4); lepoan zintzilik (4); lepoan zuela (4); nire lepoan (9); san inazio lepoan (5); soka lepoan (5); zakua lepoan (5)
lepoaren bueltan (13); lepoaren gainean (9); lepoaren inguruan (32); lepoaren kontra (9)
mendi lepoetan (4)
jirafa lepoko (4); lepoko mina (5); lepoko zainak (8); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); lepoko zapia (7)
lepora jauzi (8); lepora oldartu (5); lepora salto (5)
frontoia leporaino (4); jendez leporaino (8); leporaino bete (23); leporaino bete zen (11); leporaino betea (5); leporaino beterik (6); leporaino beteta (9); leporaino betetako (7); leporaino betetzen (6); leporaino iristen (4); leporaino sartu (4); leporaino sartuak (4); leporaino sartuta (5); leporaino zegoen (8); ura leporaino (4)